Nortzuk gara
Hiru belaunaldiko larrugileaks
Vaquero Piel Bilboko hiru belaunaldiko larrugile familia-enpresa bat da.
Urte hauetan guztietan larruzko konponketetan aditu izan gara, eta gure esperientzia eskaini diegu jantziak gure esku uzten dizkiguten pertsonei.
Maite dugun lanari dedikazio osoz eta mimo handiz ekiten diogu gure Santutxuko (Bilbo) larru-tailerrean, eta horrek islada du emaitza amaierakoan eta bezeroek adierazten diguten pozaren bidez.
Lanean erabiltzen dugun materialak ez du akatsik onartzen. Bai anteak, bai larruak, bai larru itzuliak zulaketa uzten dute orratzak sartzen den tokian; beraz, okertzen bagara, zuloa han geratzen da.


Horregatik, oso perfekzionistak izan behar gara. Vaquero Piel-en hala gara, eta bezeroek zoriondu egiten gaituzte horregatik.
Larru mota guztiekin lan egiten dugu: larrua, nobuck-a, antea, pekaria, bisoi-larrua, astrakana, azeria… Beti xehetasunak zainduz eta exijentzia handiz.
Zure armairuan geldirik dauden jantziei berriro bizia ematen diegu. Ekar iezaguzu, orientazioa eta informazioa eskainiko dizkizugu, eta konpromisorik gabeko aurrekontua emango dizugu.